Urrezko Aizkorako finalerdia jokatuko du Azurmendik
Urrezko Aizkora banakako aizkolari txapelketako finalerdia jokatuko dute larunbatean, Aizkoitiako Gurea pilotalekuan. Bertan, Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Ander Erasun nafarra ariko dira aurrez aurre. Lau modalitatetan lehiatuko dira, eta irabazleak, ekainaren 6an Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortuko du.
Urrezko mailakoen saioaren aurretik, gazte mailako binakako lehia jokatuko dute: Txikia IV eta Otaño, Leitza eta Otsagiren aurka.